XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onartu ditzala bere erantzukizunak, esan zuen Clancier jaunak.

Horrelako irteerak dituzte. Amak ez lidake sekula sinestuko, Clancierdarrenean gertatzen dena esango banio. Ez lidake utziko haienean sartzen.

Suzanne Vietnamgo gerran hilko dute, eta Grégoirek beroki gorridun neska zelatatzera ekartzen nau egunero.

Oso arin ibili gara gaurkoan, eta ni erori egin naiz. Belaunean min hartu dut. Ni kontsolatze aldera, Grégoireri hitz hauek bururatu zaizkio: Ez ni bota

Mina nuen eta barregarri nengoen kale erdian. Hala ere, barrez hasi naiz.

Grégoire ez da konturatu bere esaldiak, nahi gabe, zuen gatzaz. Koadernoan idatzi dut: Amodioa eta umorea ez datoz bat.

Tabako beltza erretzen duela badakigu. Hori dakigunez geroztik, pipa hartzera zaletu da Grégoire, eta maite duenaren tabako berdinaz betetzen du.

Haren keinuak egiten saiatzen da. Pipa afrikarra lortu du, aitaren trasten artetik lapurtua.

Grégoireren iritziz, afrikar guztiek pipa hartzen dute.

Nik ez dakit afrikar guztiek pipa hartzen ote duten, baina gauza bat geratu da garbi: Grégoire ez dago ez pipa hartzeko, ez Afrikarako egina.

Egunero ito zorian ikusten dut erretzeagatik, eta berak egiten duena egitera behartu nau. Bizarra utzirik eta pipa harturik gangster-ez jantzitako mutikoa dirudi.

Amsterdam kalean bizi dela badakigu. Atzetik segitu nion.

Grégoire ez zen ausartu. Etxe polit batean bizi da, baina kariatiderik gabe.

Izena jakiten saiatu nintzen, baina ez zegoen oharrik: ez postontzirik, ez etxeko biztanleen zerrendarik.

Atezain andreak harrapatu ninduen eta han zer egiten nuen galdetu zidan.